XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Benetan lasaitu zuen hark.

Leiho handi baten aurrean elkartu ziren, handik hiri osoa ikusten zelarik.

Udaberria zen, arratsaldeko hirurak aldea, eta nahiz eta argi egon beharko zukeen, bide zuloak areagotzen zituen etengabeko euri tristeak eguna iluntzen zuen.

- Zerbait aurkitu al duzu, Burutsu?- galdetu zion atsotxoak.

Beleak baiezkoa egin zion eta ondoko gelaren aterantz begiratu zuen.

- Hor al daude haurrak? Sartu al zara hor?.

Berriro ere baiezkoa adierazi zion buruaz eta Haizegoxoren gainean jarraitu zuen, ertirekirik zegoen ate hartarantz hurbiltzen ari ziren bitartean.

Guztiz zabaldu eta pixka batez geldi geratu zen gortina berde ilun lodiaren aurrean.

Esku tinkoz bildu oihala eta gelan sartu zen.

Itxita zeuden leihoak. Iluntasun berdeska zegoen gelan.

Ilunpetara ohitu zenean, paretaren ondoan egundoko erreseldun ohea sumatu zuen Haizegoxok, eta beste aldeko paretean, berriz, bi ohe txiki.

Gela gurutzatuz, bi katea zeuden erreseldun ohetik haurrenetaraino.

Dirdira, egiten zuten erdilunpe hartan eta ohe handian zegoenak arnasa hartzen zuen bakoitzean, hirrinkatzen.

Dardarka, baina duda-mudatan egon gabe, zuzenean ohe handira hurbildu zen Hegalari.